Araldi

Araldik Ameriketarako MTEren Batzordearen 51. Bilkuran parte hartuko du

2010/05/27

Araldik Munduko Turismo Erakundeak (MTE) egingo duen Ameriketarako Batzordearen 51. Bilkuran parte hartuko du.

MTEren Kontseilu Betearazlearen 88. Bilkuran ere izango da Araldi, begirale moduan, eta Latinoamerikako Kide Afiliatuen Lehen Topaketan parte hartuko du.  

MTEren ekitaldi horien xedea da turismo-sektorea azpieskualdeetan zein egoeratan dagoen aztertzea; Estatu Kideen, Kide Afiliatuen eta Munduko Turismo Erakundearen Kontseilu Betearazlearen artean sinergiak eta integrazioa handitzeko aukera ematea.

Asmoa da gaur egungo Kide Afiliatuak eta izan daitezkeenak, Latinoamerikan biltzeko prozesuan aurrera egitea. 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

http://www.unwto.org/americas/activities/sp/upcoming.php